1977ko maiatzeko gertakariak gogoan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 12a, 22:32
Sortu alderdiak 'Kalera' egitasmoaren bitartez egindako deiarekin bat egin du herritar ugarik gaur arratsaldean. 1977ko "Amnistiaren aldeko aste odoltsuena" ekarri dute gorora, elkarretaratzea eginez.

Gaur 40 urte bete dira Amnistia Osoaren alde Oreretan manifestazio bat egin zenetik. Guardia Zibilak benetazko suzko armekin egin zuen tiro egun horretan, eta bost pertsona zauritu zituen; hil egin zen horietako bat zaurien ondorioz. Hurrengo egunetan Euskal Herri osora hedatu ziren protestak, gogortu egin zen errepresioa eta beste sei pertsona gehiago hil ziren. 

Lau hamarkada geroago, Sortu alderdiak elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herri osoan, 'Kalera' egitasmoaren bidez. Herritarrek zein eragileek bat egin dute Lasarte-Orian ere, eta Okendo plazan elkartu dira "1977ko amnistiaren aldeko aste odoltsueneko" biktimak gogoratzeko.