17 urtez Lasarte-Oria sorgintzen

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 22a, 16:00
Lasarte-Oriako sorgin eta aztiek aurten ere herriko erdigunea hartuko dute.

Urteroko osagaiei berrikuntza batzuk gehitu, eta asteazkenetik igandera, gazte eta helduek gozatzeko edabe misteriotsua prestatu dute Sorgin Jaietako lagunek.

Irailean hasi ziren hausnarketa prozesuarekin, eta zenbait ildo landu dituzte; feminismoa, euskara, zaborra, kontsumo eredua, ekoizleak eta parte hartzea. Horiek ardatz hartuta, jaiaz bete-betean gozatzeko egitaraua osatu dute. Musika emanaldiak, jolasak, Sorgin bazkaria, herri kirolak, emanaldiak eta beste zenbait ekintza egingo dituzte Okendo plazan.

2018ko omendua

Zabaleta Auzolan arduratuko da aurtengo Sorgin Jaiei hasiera emateaz. Urte luzez herritarrentzat eta Zabaletako auzotarrentzat egindako lanaren aitortza egiteko aukeratu dute elkartea.

Festak antolatzen aritu direnei eskerrak eman dizkiete ostegunean egindako aurkezpen ekitaldian, baita Sorgin Jaietan parte hartuko dutenei. Nola ez, ez dituzte ahaztu jai alternatiboetan egon ezingo direnak. 

*Ikus beheran atxiki dugun Sorgin jaien egitaraua