Udalak argitaratu du 2019. urteko egutegia. Herriko eskulturen irudiekin osatu dute aurtengoa, eta Isaac Farre argazkilaria izan da horien egilea. Hilabete bakoitzeko eskultura bat agertzen du egutegiak; lasarteoriatarrek egindakoak dira eskultura guztiak, eta ezagunak herritarrentzat. 8.000 ale banatuko dituztela jakinarazi du udalak.