1.000 euro hiru ordutan gastatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 11a, 10:00
Aterpeak 25 urte bete ditu aurten, baina ospakizunak ez dira guztiz bukatu. Azaroan beste kanpaina bat abiatu du herriko dendetan kontsumoa bultzatzeko: "Eskuratu mila euro, eta gastatu hiru ordutan"

Aterpeak 25 urte bete ditu aurten, baina ospakizunak ez dira guztiz bukatu. Azaroan beste kanpaina bat abiatu du herriko dendetan kontsumoa bultzatzeko: Eskuratu mila euro, eta gastatu hiru ordutan. Azaroaren 12tik 23ra Aterpeako kide diren establezimenduetan gastatuz gero, zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Azaroaren 23an, Jaizkibelgo plazan emango duten kontzertuarekin batera, 19:30ean, zozketa egingo dute. 

Sari bakarra izango da zozketan. Irabazleak erosketa-bonuetan 1.000 euro jasoko ditu; 10 euroko ehun bonu, hain justu. Establezimendu bakoitzean gehienez hamar bonu gastatu ahal izango ditu, alegia, ehun euro. Azaroaren 29an, ostegunean, izango du horretarako astia, 17:00etatik 20:00etara.