Korrika apirilaren 12an igaroko da Lasarte-Oriatik, 15:30ean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 9a, 17:24
Aurkeztu dute 2019ko Korrikaren ibilbidea: apirilaren 4tik 14era bitartean Gares eta Gasteiz lotuko ditu.

Aurtengo Korrikako edizioa erosoagoa izango da lasarteoriatarrentzat, ordutegi aldetik behintzat. Apirilaren 12an gurutzatuko du herria, ostiralez, 15:33ean. Egun horretan Mutrikutik Gipuzkoara sartuko da goizean goiz, eta Urola Kosta igaro ondoren (Zarautz 13:00etan),  Orio eta Usurbil zeharkatuko ditu, Lasarte-Orian barneratzeko. Ondoren Donostiara joango da (16:28), eta Oiartzunera iritsiko da gauerdian, gero Tolosa aldera joateko. Igandean, apirilaren 12an amaituko da 21. Korrika, 12:30ean.