Hilabete honetan Gabonetako ekintzak nagusi izango dira, baina bada besterik. 

Jalgune elkartearen Guri... ¡nos gustan los sábados!... eta zuri? jaialdiak emango dio gaur hasiera abenduko agendari.

Bihar, abenduaren 2an, haur eta helduentzako zine saioak izango dira. Haurrek Small Foot filmaren euskarazko bertsioaz gozatuko dute. Helduek Black is beltza filma ikusteko aukera berria izango dute.

Hauetaz gain, hilabete honetan, haur eta gazteek CondoritoStubby, un héroe muy especial eta Cascanueces y los cuatro reinos ikusiko dituzte . Helduen atalean, Girl, Superlópez eta El veredicto. La ley del menor filmak eskainiko dituzte.

Okendo Zinema taldearen eskutik, abenduaren 14an, Cold War filma ikusi ahalko da jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpidatzizkiekin eta Quién te cantará filma, berriz, abenduaren 28an.

Danok Kidek antolatutako Opera zikloaren barruan, abenduaren 12an, Sydneyko Handa operan grabatutako Giacomo Pucciniren Turandot operaren proiekzioaz gozatu ahalko dute operazaleek.

Abenduaren 13an, haur liburutegian, Kontu kantoi ipuin-kontari arituko da 6 eta 8 urte arteko haurrentzat eta Pello Añorgak abenduaren 17an 4 eta 5 urteko haurrei zuzendutako saioa egingo du.

Antzerkiak ere izango du tartea. Abenduaren 22an, Ele! Lorca-Lauaxeta antzerkia taularatuko du Karabansarai Produkzioak; haurrek, berriz, abenduaren 26an, Tomax pailazoaren Hamar urte haur antzerkiaz gozatu ahalko dute. Magia, musika eta umore ona izango dira nagusi.

Musika eta Gabonetako ekintzak

Gabonen aurrekari izango da, Alboka abesbatzaren kontzertua. Abenduaren 15ean, herriko abesbatzak gabon kantez osatutako kontzertua eskainiko du Ama Brigitarren komentuan. 

Lau egun geroago, Udal musika eskolaren txanda izango da. Manuel Lekuonako areto nagusia ikasleen instrumentu hotsez beteko da. Gabon abestiak izango dira nagusi haur, gazte eta helduen osatutako egitarauan.

Gospel kontzertua ere izango da aurten. Abenduaren 29an, Black Harmony Gospel Singers taldeak Manuel Lekuona kultur etxean beltz espiritual doinuak nagusi izango diren kontzertua eskainiko du.

Urteroko hitzorduak ere ezin dira falta. Ttakunen eskutik, San Tomas Eguna ospatuko da abenduaren 21an Okendo Plazan, 17:00etatik aurrera eta abenduaren 24an, Eguberri bezperan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera jaialdia izango da.

Bestalde, abenduaren 22an Eguberrietako Haurren Parkeak ateak irekiko ditu, hilabete bukaera arte. Aurten ere, hiru gune izango dira haur, gazte eta familiek gozatzeko: Michelingo frontoia, Pista estalia eta Bitarteko pista.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Haurrei lehen sorospenak egiteko ikastaroa
    Gurutze Gorriak umetxo eta haurrei oinarrizko lehen sorospen ikastaro egiteko ikastaroa antolatu du otsailaren 2 eta 3an. Saioak 9:00etatik 14:00etara izango dira Lasarte-Oriako Gurutze Gorriko ikasgelan. 10 orduko ikastaroa da eta helduak zein haurrak edozein egoeratan sorosten irakatsiko da. Prezioa 45 eurokoa da eta plazak mugatuak dira. Izena emateko edo ikastaroari buruz informazio gehiago jasotzeko bidali mezua lasarte@cruzroja.es helbidera edo deitu 607 573 335 telefono zenbakira.
  • II. Bidaien diaporama lehiaketa
    Urnietako Gazte Informazio puntuak II. Bidaien diaporama lehiaketa jarri du abian. Lehen sarituak 300 euro eskuratuko ditu. Buruntzaldeako udaletako gazteek parte hartu dezakete, betiere, 2003 urtea baino lehenago jaiotakoak badira. Diaporamak 2011 urte ondorengo bidai bati buruzkoa izan behar du. Ikus-entzunezko materialarekin osatuko da eta 30-45 minutuko ahozko aurkezpena izango du. Aurkezpenak banaka edo taldean egingo dira. Taldeko gehienez 4 parte hartzaile izango dira. Izena emateko eta lanak aurkezteko epea urtarrilaren 25ean amaituko da. Izena ematea Lekaio kultur etxean, zein Gazte Informazio Puntuan edo Urnietako udalaren webgunean egin daiteke.
  • Meka Leku - Memoria liburua
    Aurten, 2019an, Meka Leku akademiak 25 urte betetzen ditu ateak lehen aldiz zabaldu zituenetik. Ospatzeko, hainbat ekitaldiren artean, 'Memoria' liburu bat sortu nahi du, Meka Lekuko ikasle ohien esperientziak, bitxikeriak edo pasadizoak biltzen dituena. Horretarako, honako posta elektronikoa ireki du: nimekalekun@gmail.com. Anima zaitez, eta kontatu nahi duzuna; zure oroitzapenak, bitxikeriaren bat... ahaztu ez duzun zerbait, ikasitakoa.
  • Biyak Bat elkartea Parisera
    Biyak Bat elkartea bidaia antolatu du Parisera, maiatzaren 28tik ekainaren 4ra arte. Elkarteko bazkideek 800 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, 875 euro. Plazaren erreserba egitea 200 euro balio du. Izena ematea abenduaren 26an irekiko da. Elkarteko bulegoan izena eman behar da, 10:00etatik 12:30era.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
BEÑAT
Zorionak politta! Bi muxu handi familia guztiaren partetik!
AZKEN PDFa
1448 ( Urtarrilak 18 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Astelehena)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Asteartea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Asteazkena )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Osteguna )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Ostirala )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Larunbata )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Gil ( Igandea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48