Zikiro afariko txartelak salgai, astelehenetik aurrera

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 10a, 11:00
Ttakun Kultur Elkarteak San Pedro Jaietako lehen egunean Zikiro afaria antolatu du. Afarirako txartelak ekainaren 26ra arte egongo dira salgai

Ttakun Kultur Elkarteak San Pedro Jaietako lehen egunean Zikiro afaria antolatu du. Hitzordua, ekainaren 28an, 21:30ean izango da, Okendo plazan. Afarirako txartelak 20 euro balio ditu, eta astelehenetik, ekainaren 11tik aurrera, Jalgi Kafe Antzokian eta Ttakun elkartean daude salgai. Txartelak eskuratzeko azken eguna hilaren 26a da.