Ttakun Kultur Elkarteak San Pedro Jaietako lehen egunean Zikiro afaria antolatu du. Hitzordua, ekainaren 28an, 21:30ean izango da, Okendo plazan. Afarirako txartelak 20 euro balio ditu, eta astelehenetik, ekainaren 11tik aurrera, Jalgi Kafe Antzokian eta Ttakun elkartean daude salgai. Txartelak eskuratzeko azken eguna hilaren 26a da.