Pentsio duinen aldeko aldarria, Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2018ko api. 8a, 17:32

Herritarrek zita dute bihar Okendo plazan, 12:00etan. Pentsio duinen alde protesta egiteko helburuz, elkarretaratzea deitu du Lasarte-Oriako jubilatu eta pentsiodunen koordinazio taldeak

Pentsio duinen aldeko borrokan segitzen du Lasarte-Oriako jubilatu eta pentsiodunen koordinazio taldeak. Azken asteetan egin bezala, elkarretaratzea deitu dute bihar eguerdirako, Okendo plazan. Herriko jubilatu eta pentsiodunak elkartu nahi dituzte, eta, batez ere, gazteak. "Epe ertain eta luzean eurek ere pairatuko dituzte agintariek egiten ari diren murrizketen ondorioak".

12:00etan hasiko da elkarretaratzea. Protesta ekitaldiei eta koordinazio taldeari buruzko informazio gehiago nahi duenak, euren Facebook orrialdea bisitatu dezakete.