Aste Santuko elizkizunak herrian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko api. 3a, 13:54

Hainbat herritarrek atseden egun batzuk hartzeko baliatu dituzte Aste Santuko jai-egunak. Beste hainbatek, aldiz, Jesusen azken egunak ekarri dituzte gogora, hainbat elizkizun eta ekintzatan parte hartuz

Fededunek Aste Santuko jai-egunak baliatu dituzte Jesusen azken egunak gogora ekartzeko. Ostiral goizeko gurutze bideak izan dira ekintza jendetsuenak. Eguraldi txarra tarteko, San Pedro parrokiako kideak ez dira igo Kalbario bidera, eta ekintza elizan bertan egin dute. Arantzazuko Ama elizako kideek ohitura dute Azkortera joateko; ibilbidea apurtxo bat aldatu, eta herrian barrena ibili dira egurrezko gurutzea eskuetan hartuta.

Ostegunetik igandera bitarte, hainbat elizkizunetan hartu dute parte, San Pedron, Arantzazuko Aman eta Brigitarren komentuan. Besteak beste, une hauek ekarri dituzte gogora azken egunetan: ostegun santuko jaunaren afaria, gurutze bidea, Jesusen nekaldia, pazko gaubeila eta pazko igandea.

Argazki galeria