Ekintza ezberdinak antolatu ditu udalak Martxoaren 8rako

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 2a, 12:30

Emakume Langilearen Nazioarteko egunerako, astelehenetik aurrera, ekintza ugari antolatu ditu udalak. kartel lehiaketa, hitzaldiak eta bideo foruma izango dira ekintza horietako batzuk. Aurten gainera, bi orduko lanuztea egingo dute Martxoaren 8an udaletxean.

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekitaldi antolatu ditu Lasarte-Oriako Udalak. Ostegunean bi orduko lanuztea egingo dute udalean, eta elkarretaratzea, eguerdian. Baina aurretik eta ondoren ere beste zenbait ekintza izango dira. Horiekin, "berdintasunaren alde" lan egin nahi du udalak, eta antolatutako ekintzetan parte hartzera animatzen dituzte lasarteoriatarrak.

Martxoaren 5etik 7ra

  • Martxoak 8rako kartel lehiaketaren erakusketa, Emakumeen Zentro Zibikoan.

Martxoak 6

  • 19:00 Tamara Claveria hizlariak Feminismo Romania hitzaldia eskainiko du, Manuel Lekuona kultur etxean.

Martxoak 7

  • 18:00 Sari banaketa Emakumeen Zentro Zibikoan.

Martxoak 8

  • 12:00 Elkarretaratzea egingo da Okendo plazan.

Martxoak 9

  • 18:00 12 eta 18 urte bitarteko gazteek, ihes egiteko gelan parte hartzeko aukera izango dute.
  • 20:00 ¡Uff qué familia! antzezlana ikusteko aukera izango dute helduek, Manuel Lekuona kultur etxean. Sarrera 3 euro.
  • 21:30 Herri afaria, El Jardin jatetxean. Bertara joateko izateko izena eman behar da, Emakumeen Zentro Zibikoan.

Martxoak 10

  • 11:00-13:00 Hirugarren zunba maratoia egingo da, Okendo plazan. Euria egingo balu, Villa Mirentxu ondoan dagoen Trinketean egingo dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Martxoak 11

  • 19:30 Tres anuncios en las afueras filma emango dute Manuel Lekuona kultur etxean. Sarrera 5.50 euro.

Martxoak 13

  • 18:00 Bideo foruma egingo dute Biyak Bat elkartean.

Martxoak 15

  • 18:00 Bost urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketa saioa egingo da Manuel Lekuona kultur etxeko haurren liburutegian. Itziar Saenz de Ojer arituko da ipuin kontalari lanetan.

Kontzientziazio kanpaina ezberdinak

Herritarrak berdintasunaz kontzientziatzeko, Berdinatasunean denok egiten dugu gorago hegan kanpaina jarri du martxan udalak. Horrela, emakumezko suhiltzaile baten eta zuzendaritza postu bateko emakumezko baten bi irudi erabili dituzte. Emakume horiek hegalak dituzte irudietan, berdintasunean gorago hega egin daitekela adierazteko. Horrekin batera, gizonezkoekin ezberdintasun egoera azaleratzen duten zenbait datu ere bildu dituzte.