Aterkia esku batean, erosketak bestean
Eguraldi ona ez da salgai egon gaurko Baserri Azokan. Halere, herritar ugari animatu dira Okendo plazara gerturatzera, eta baserrietatik jaitsitako kalitatezko produktuekin etxeko hozkailu eta apalak betetzera

Etxera karga-karga eginda iritsi da herritar bat baino gehiago: aterkia esku batean, eta Baserri Azokan egindako erosketak bestean. Gaurko eguraldia benetan kaskarra bada ere, hainbat animatu dira etxetik jaitsi eta Okendo plazara gerturatzeko, bertan salgai zeuden kalitatezko produktuekin hozkailu eta apalak betetzeko asmoz. 

Tolosako babarrunak, ortutik zuzenean ekarritako barazki eta frutak, eskuz egindako pastak eta ogia, hestebeteak, lore eta landareak, krema eta ukenduak... Aukera zabala eduki dute lasarteoriatarrek. Denera, hamar artisau postuk eman diote kolorea Okendo plazari eta zeru grisari. Era berean, gaztetxoenek hainbat jokotan arituz pasa dute denbora. 

Lasarte-Oriako Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak antolatu dute Baserri Azokaren bosgarren edizioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Helburu nagusiak da baserriko produktuen merkaturatzeari bultzadatxoa ematea, salmenta zuzenaren eredua indartuz eta baserritarren lana erakusleihoan jarriz.

Argazki galeria

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Xumela koruko entseguak
    Xumela koruak hasi du ikasturte berria. Euskaraz eta ongi pasatuz kantatu nahi duen guztiak ateak zabalik ditu astelehenero 19:30etatik 20:30etara.
  • Tabernei deialdia Euskal Jaietan
    Azaroaren 10ean izango dira Euskal Jaiak. Herriko taberna guztiak gonbidatzen ditu Euskal Jaien Lantaldeak festa eguneko egitarauan parte hartzera. Alde batetik, pintxo-potea eginez. Bestetik, gaua girotzeko ekitaldi bereziak antolatuz, betiere Euskal Jaien ezaugarriak kontuan hartuta.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
EKAITZ
Zorionak txapeldun,ondo pasa zure egunak.Muxu pila etxekoen partez.Maite zaitugu.
AZKEN PDFa
1437 ( Urriak 19 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
De Miguel ( Astelehena)
Kale Nagusia 32
Tel: 943 371151
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Asteartea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Asteazkena )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Osteguna )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Larunbata )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Lasa ( Igandea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48