Urtean zehar sortutakoa erakusten

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 20a, 19:40
Egurrarekin egiten dute lan Zurmailu elkartekoek urtean zehar. Hainbat egun eta ordu igarotzen dituzte itzalean, euren artelanei moldea ematen. Iritsi da sortutakoa azaleratzeko unea: erakusketa antolatu dute Antonio Mercero aretoan. Hilaren 29ra arte egongo da irekita.

Asteburu honetarako planetako bat izan daiteke Zurmailu elkarteko kideen erakusketa ikustera joatea. Asmo horretan dabiltzan herritarrek larunbatean zein igandean joan ahalko dute Antonio Mercero gunera, 12:00etatik 14:00etara.

Datorren astean ere egongo da zabalik, urriaren 29ra arte (igandea). Astegunetan, arratsaldean zehar; 18:00etatik 20:30era, zehazki. Asteburuan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Urtean zehar egindako lanekin egin dute erakusketa Zurmailun aritzen diren herritarrek.