Udalak martxan jarri duen Irisgarritasun Planean ekarpenak egin ahal izango dituzte herritarrek
Hastera doa Irisgarritasun Plana lantzeko prozesua. Herritarren ekarpenak kontua hastu asmo ditu udalak, eta horretarako bihar izango da lehen parte hartze bilera. Herritarrei deia luzatu diete horretan parte hartzera joan daitezen

"Desgaitasuna, edota mugikortasun arazoak dituzten pertsonekin sentsibilizazioa du Lasarte-Oriako Udalak". Horrela nabarmendu du Jesus Zaballos alkateak gaur goizean, eta hori dela eta, herriko irisgarritasuna hobetzeko plan bat jarri du martxan, udalak. Horren berri eman du gaur goizean egindako agerraldi baten bitartez.

Ingurumen zinegotzi Agustin Valdiviarekin batera egin dute agerraldia, eta honek azaldu duenez, Ingartek enpresa izango da plana aurrera eramango duen enpresa. Guztira, 38.586,90 euroko kostua izango du (hori izan zen aurkeztutako enpresen artean, irabazleak, Ingartekek aurkeztutako proposamen ekonomikoa). Horretarako, Eusko Jaurlaritzarengandik 30.375 eurotako diru laguntza jaso dute. 

Sergio Barreña Ingartek enpresako kideak agerraldian azaldutakoaren arabera, herritarren iritzi eta proposamenak ere kontuan izango dira, eta horretarako, parte hartze prozesuak hiru bilera ireki izango ditu. Lehena, bihar bertan egingo da, Manuel Lekuona Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan. Horretan, Lasarte-Oriako irisgarritasunaren egoera aztertu, eta lehentasunen araberako balorazio bat egingo da. Jakitera eman dutenez, lau eremu izango dira aztertuko direnak: erabilera publikoko guneak, garraioa, komunikazioak eta eraikin publikoak.

Herritar guztiei zabaldutako lehen deialdi honetan, auzo elkarteak, pertsona desgaituen elkarteak eta beste zenbait elkarte ere gonbidatu dituzte.

Horren ostean, bigarren bilera bat egingo da, eta bertan, irisgarritasunaren diagnostikoa aurkeztuko da. Horrekin batera, herritarrek egindako proposamenen eta ekarpenen lehen balorazioa egitearekin batera, ekarpenak egiten jarraitzeko bigarren txanda bat irekiko da.

Hirugarren eta azken bileran, berriz, irisgarritasun plan osoa azalduko da. Aurrera eramango diren lanen berri emango da, baita urteka gauzatuko diren etapen berri ere. 

 

 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Odol-ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, urriaren 30ean, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
  • 1965ean jaiotakoen afaria
    Urriaren 21an 1965ean jaiotakoen afaria egingo dute, Txartel Txoko jatetxean. 45 euroko menua egongo da. Ingresoa egiteko, Laboral Kutxako kontu korrontea erabili: IBAN ES75 3035 0036 120361138060. Ana (696 55 29 25)
  • Ostiraletan egin ahal izango dira sexu kontsultak, Gaztelekuan
    Sexu informazioa, eta aholkularitza bulegoan kontsultak egiteko eguna aldatu da. Hemendik aurrera, ostiraletan izango dute kontsultak egitera joateko aukera herriko gazteek, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etarako ordutegian.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
AMETS ETA ARHANE
Zorionak brujis!!! Txokolatezko muxuak familia guztiaren partetik. Asko maite zaituztegu.
AZKEN PDFa
1395 ( Urriak 6 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Asteartea)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Gandarias-Uribe ( Asteazkena )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48