Iaz baino lau pintxo gehiago dastatu ahal izango dira aurtengo IV. Santa Ana pintxo ekimenean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 17a, 19:11
Uztailaren 26an Lasarte-Oriak Santa Ana eguna ospatuko du, eta, hainbat ekitaldi kultural izango dira Lasarte-Orian herritarren gozamenerako; IV. Santa Ana Pintxo ekimena, besteak beste

Aterpea Merkatarien Elkarteko Ramon  Ormazabalek aurkeztu du Santa Ana jaietako IV. Santa Ana pintxo ekimena. Uztailaren 26an, Santa Ana egunean, egingo da.

Mokaduek, bakailaoa eta piperra izan beharko dute ezinbesteko oinarrizko osagaia, baina taberna parte hartzaile bakoitzak libreki erabili ahal izango ditu bestelako osagaiak ere.

Aurreko urteekin alderatuta, lau establezimendu gehiagok parte hartuko dute aurtengo edizioan. Guztira, 12 izango dira parte hartzaileak:  Arkupe taberna, Buenetxea kafe-taberna, Araeta Sagardotegia, Usoak taberna, Lasarte taberna, Txema taberna, Viña del Mar kafetegia, Jalai Taberna, Jalgi Taberna, Abend garagardotegi, Lavie Gastrobar, eta Yolanda taberna. 

Herritarrek bi euro eta erdiren trukean eskuratu ahal izango dituzte mokaduak, eta, Ormazabalek eta Jesus Zaballos alkateak dei egiten die lasarteoriatarrei dastaketan parte hartzera.