San Pedro jaietako lehenengo egunak herritar guztien parte hartzea izan du. 16:30ean inguru hasi da Sorgin dantza Oriatik abiatuta, eta 18:30ak aldera iritsi da Okendo plazara. Haur gazte eta helduek dantzatu dute sorginaren karrozak zeramatzan txistularien atzetik. Bitartean, 18:30ean atera dira herriko gazteak Isla plazatik kuadrillen jaitsieran.
Udaletxeko balkoitik Semblante Andaluz elkarteko kideek San Pedro jai zoriontsuak opa dizkiete plazan bildu diren ehundaka herritarrei. "Itzali itzazue ordenagailu eta liburuak, eta bidali iezaiezue mezua zuen lagunei Lasarte-Oriara gerturatzeko esanez. Gora Lasarte-Oria eta gozatu festak!". Hala adierazi dute aurtengo omenduek bertaratutako herrikideen aurrean. Txupinarekin batera lehertu da festa, eta ez du etenik izango datozen lau egun hauetan.
19:30ean, koadrillen jaitsierarekin, sorgin dantzarekin eta txupinarekin gozatu duten herritar asko eliza atzeko plazan bildu dira Pontxo Rock jaialdiaz gozatzeko asmoarekin. ODT, Txinatxain, Bar Remigio, The Rockandrol Lobsters eta Rock Kam Brom taldeen emanaldiek girotu dituzte arratsalde eta gauak.
20:00etan Golden Apple Quartet taldearen kontzertua gozatu dute Okendo plazara urbildu direnak. Instrumenturik gabe, lau ahotsekin egindako musika emanaldia izan da protagonista 21:00ak bitartean.
Ikusi hemen arratsaldeko ekintzetako argazki galeria