Bolo eta toka txapelketa jokatu dute Michelingo bolatokian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 26a, 13:23

Goizeko 09:00etatik hasita, toka eta bolo txapelketa egin dute Michelingo bolatokian. Lehen orduan partaide gutxi aritu dira batean zein bestean beraien trebezia proban jartzen. Ordu berean, Hernanin beste txapelketa bat zela eta, izen ematea 12:00ak arte zabalik izan dute antolatzaileek eta bigarren zati horretan bertaratu dira lehiakide gehien. Guztira, 39 lagunek parte hartu dute bolo jaurtiketan eta 31 tokan. Onenek saria jaso dute, eta ohi bezala, talde argazkia egin dute txapelketaren amaieran.