Tourreko porrako sariak banatu ditu Ostadar SKTk

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 26a, 11:24

Datorren astean hasiko den Girorako txartelak asteartetik aurrera eskuragarri izango dira ohiko tabernetan.

Genesis taberna izan da aurten Frantziako Itzuliko txirrindularitza porran puntu gehien lortu dituen taberna; hortaz, Txartel txoko jatetxean bi lagunentzako afaria eskuratu du. Atzo iluntzean, arduradunei beraien saria emateaz gain, gainerakoak ere tabernan bertan banatu zituzten; asko, ordea, jaso gabe gelditu ziren. Irabazleek astebeteko epea dute haren bila joateko Ostadarren bulegora (astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara bitartean).

Lehen eta bigarren saria Iara eta Ander txartelentzako izan da; 360€ eta 180€, hurrenez hurren; urdaiazpikoak, aldiz, Panoramix, Uztarri, Itxemi, Xabi Aupa Orio, Aupa Marino eta Susi txartelei egokitu zaizkie. 

Gaur zortzi, urriaren 3an Giroa hasiko da eta Ostadarreko porran parte hartu nahi dutenek asteartetik aurrera eskuragarri izango dituzte txartelak eta zerrendak ohiko tabernetan. Online egiteko aukera ere izango da eta horretarako esteka datorren astean argitaratuko dute.