SANTA ANA EGUNA

Meza eta agurra, santuaren omenez

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 26a, 18:22

Ezohiko egoerari egokitu dute Santa Ana eguneko ospakizuna ere. Murriztuta eta mugatuta bada ere, santuaren omenezko ekimenak ez dira falta. Gaueko parodiaren aurretik, goizean meza jendetsua egin dute Ama Brigitarren komentuan eta, ohi bezala, Erketz dantza taldeko kideek parte hartu dute, aldare aurrean dantza eginda. Elizkizuna amaituta, jaien zapi eta ikurrina batekin apaindutako Santa Ana karkabara joan dira. Eguerdiko hamabietan puntuan, errepidea moztu eta San Pedro eliza aurrean elkartutako herritar ugariren aurrean agurra dantzatu dute, bi musikarik jotako txistu nahiz danbolin doinuak jarraituta.