Añorga KKEren igoerako ametsa zapuztu du UD Aldaia CFk

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 25a, 23:07

Talde valentziarrak 0-1 irabazi du partida eta Reto Iberdrolarako txartela eskuratu du. 

Reto Iberdrolara igotzeko kanporaketa 0-1 galdu du Añorga KKEk iluntzean UD Aldaia CF talde valentziarraren aurka. Iluntzean Madrilgo Las Rozas futbol hirian jokatutako norgehiagokan bi taldeek izan dituzte aukerak, baina valentziarrak nagusitu dira. Atsedenaldiaren aurretik, 44. minutuan, falta baten jaurtiketan, Andrea Herrerok Maialen Agirreren atea zulatu du. Azken unera arte ahalegindu dira añorgatarrak, baina ez dute zortea aldeko izan eta ezin izan dute helburua lortu.

Ainara del Olmo eta Izaskun San Aniceto herritarrek partida osoa jokatu dute.