Uztailaren 8an abiatuko da udako udal kirol jardueren izen ematea

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 28a, 12:00

Udal Kirol Zerbitzuak zenbait kirol jarduera antolatu ditu udarako. Uztailaren 13tik abuztuaren 6ra bitartean, Maialen Chourraut kiroldegian indoor txirrindularitza, tonifikazioa, pilates eta bodyzunba eskainiko dituzte, goizeko zein arratsaldeko saioan. Matrikula egiteko epea uztailaren 8an zabalduko dute eta izena emateko kiroldegira deitu beharko da (943 376 182). Udaleko Kirol Zerbitzuak protokolo bat diseinatu du jarduera bakoitzeko parte hartzaileen segurtasuna zaintzeko. Horren berri emango diote partaide bakoitzari izena eman duela baieztatu ondoren.