KZguneak zuzeneko hitzaldi digitalak emango ditu uztailean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 27a, 17:34

Astean bi hitzaldi planifikatu dituzte gai teknologikoei buruz, erakundearen YouTube kanalean ikusgai izango dira. 

KZguneak zuzeneko hitzaldiak emango ditu datorren hilabetean bere YouTubeko kanalean. Astean bi saio egingo dituzte, ordubete inguru iraungo dute eta gai teknologikoak izango dituzte ardatz. Edonork ikusi eta entzun ahalko ditu, aurrez izena emateko beharrik gabe. Nahikoa da kanalera sartzea (https://www.youtube.com/user/KZguneaTICvideo/videos )

Prestatutako programazioa honakoa da:

  • Uztailak 2, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe. Gaztelaniaz.
  • Uztailak 7, 18:00-19:00: Gauzen Interneta. Euskaraz.
  • Uztailak 9, 11:00-12:00: Heziketa eta segurtasuna Interneten. Gaztelaniaz.
  • Uztailak 14, 11:00-12:00: Zure diru-zorroa Smartphonean. Euskaraz.
  • Uztailak 16, 18:00-19:00: Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu. Gaztelaniaz.
  • Uztailak 21, 18:00-19:00: Ezagutu streaming plataformak. Euskaraz.
  • Uztailak 23, 11:00-12:00: Android sekreturik gabe. Gaztelaniaz.
  • Uztailak 28, 11:00-12:00: Azken gailu teknologikoak ezagutu. Euskaraz.
  • Uztailak 30, 18:00-19:00: Murgildu errealitate birtual eta areagotuan. Gaztelaniaz.

Zuzenekoa amaitutakoan, hitzaldia kanalean eskuragarri egongo da ikusi ezin izan dutenek edo berriro ikusi nahi dutenek aukera izan dezaten.