Ortzadar bandera jarri dute udaletxeko balkoian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 27a, 17:06

Bihar, ekainak 28, LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna dela eta, Lasarte-Oriako Udalak kolektibo horren eskubideen eta aldarrikapenen aldeko ortzadar bandera jarri zuen atzo bere balkoian. Horrela, udalak herritarrei gogorarazi nahi die "ez dagoela arrazoirik inor diskriminatzeko balio duenik. Eta kasu honetan, ezin dela sexu biologikoagatik, orientazio sexual-afektiboagatik, sexu-identitateagatik edo genero-rolagatik inor diskriminatu". Halaber, keinu hau egin du LGTBIQ+ pertsonen eskubideak ikustarazi eta sexu nahiz afektibitate aniztasuna aitortzearen alde lan egiteko beharra ikusten duelako.