Manttangorrik ohiko ordutegia berreskuratuko du gaur

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 1a, 08:45

Alarma Egoera ezarri aurretik zuen ordutegia berreskuratuko du gaur udal autobus zerbitzuak. Salbuespen bakarra 7:40etako irteera da, aldi baterako kenduko baitute; eta horren ordez, beste bat gehitu 10:00etan. Edonola, autobusetan zenbait muga mantenduko dituzte: gehienez, 12 pertsonak bidaia dezakete, maskara derrigorrezkoa da, ahal  dela segurtasun tartea mantendu beharko da, eta txartelarekin bakarrik ordain daiteke.