Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazi diote

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 24a, 08:07

Hainbat herritar batu ziren ostirala arratsalean Okendon Patxi Ruiz presoaren alde deitutako elkarretaratzean. Preso iruindarrak maiatzaren 11n hasi zuen gose eta egarri greba espetxean koronabirusaren krisia kudeatzen ari diren modua eta kartzelari batzuek egindako mehatxuak salatzeko. Segurtasun distantzia gordeta eta maskarekin, berak eta beste "euskal preso, iheslari eta deportatu politikoek bizi duten egoera larria" gaitzetsi zuten plazan elkartutakoek. 

 

Erlazionatuak

Patxi Ruiz presoaren aldeko ekintza

Txintxarri Aldizkaria 2020 mai 24 Politika