Txuri-urdinez apaindu dituzte balkoi eta leihoak, Kopako finala gogoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 18a, 18:10

Realak eta Athleticek gaur jokatu behar zuten Kopako finala Sevillan; baina COVID-19aren pandemiak data zehatzik gabe atzeratzera behartu zuen. Edonola, bi taldeen zaleek ez dute data ahaztu. Askorena plazan, balkoi eta leihoak apaindu dituzte taldearen koloreekin. Iñigo de Loiolako bizilagunek gauza bera egin eta vermuth futboleroan aritu dira. Hala erakusten dute Irene Urruzola,k Iñaki Urruzolak eta David Sánchez Carreterok bidalitako argazkiek.