Zahartzaroari buruzko gogoeta

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 18a, 20:58

Perigallo teatro taldeak Espacio disponible antzeztu du kultur etxean.

Kultur etxera bertaratu diren berrogei bat lagunak Palmira eta Genaro bikotearen istorioaren berri izan dute. Jubilatutako bikoteak bere semearen bisita espero du. Alvarok Bruselan lankidetza alorreko kargu bat du eta beraiekin bizitzera eraman nahi ditu gurasoak. Hala uste du behintzat Genarok eta bezperako gauen lo egin ezinik horren inguruko solasaldia izango du emaztearekin. Kontua, ordea, Belgikan egiten duen hotza baino sakonagokoa da. Zahar izateak egungo gizartean zer esan nahi duen hausnartuko dute biek, umoreari tarte eginda. Ikuspuntu bestelakoa dute: Palmirak zaintza eta maitasuna ikusten du semearen nahian, Genarok, berriz, baliogabe izatea. Berak asmatutako tramankuluak bezala, ezertarako balio ez dutela-eta ahaztuta utzi dituenak apaletan. Gau luzea hizketan igaroko dute telebista zerbitzuko deia noiz erantzungo dieten itxaroten ari direla.