Ostadar SKTk ezin izan du garaipena lortu

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urt. 11a, 18:44

Senior 1. probintzialeko emakumezkoek 38-48 galdu dute Zast Neskak taldearen kontra. 

Ahalegindu dira, baina ez dute zortea alde izan. Lehen laurdenetik atzetik joan dira urdin-beltzak, 12-14, eta hortik aurrera joera bera mantendu da amaiera arte. 10 puntuko aldearekin bukatu da partida, 38-48. 

Saiatu dira Ostadarreko neskak eta arerioak baino aukera gehiago sortu ditu, baina baloiak ez du sartu nahi izan. Saiatu dira, baina jaurtiketa gehienek uztailean edo taulan jo dute. Zast Neskak taldeko boskoteari, aldiz, kontrakoa gertatu zaio: nahiz eta gutxiagotan saiatu, gehiagotan asmatu dute. 

Atsedenaldira, 15-27ko emaitzarekin heldu dira eta partidak aurrera egin ahal urduritasuna ere hazten joan da. Azken laurdenari 29-39  ekin diote, defentsan indarra egin du Zastek eta Ostadarrek ezin izan dio buelta eman emaitzari.

Epailearen erabakietako batzuen aurka egin dute Maialen Chourraut kiroldegian zegoen ikuslego urriak, besteak beste, protesta egiteagatik  Ostadarreko entrenatzaile Ander Otaegi kanporatu duenean.

Zortzigarren jardunaldia amaituta, sailkapeneko 4. postuan dago Ostadar, hirugarrenarekin berdinduta,  14 punturekin. Zast Neskak, berriz, bigarrena da 15 punturekin,  lehen postuan den Atletico San Sebastianekin berdinduta.