Txu txu trena herrian barrena dabil

Maitane Aldanondo 2020ko urt. 4a, 17:05

Arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara bitartean tren berezi honetan bidaiatzeko aukera izango da. Doako ekimena da.

Eguberriak alaitzeko antolatutako jardueren artean, Aterpea elkarteak txu txu trena ekarri du. Goiz eta arratsalde herrian barrean bidaiak egiten ari da ibilgailu txuri-urdina. 

Unearen arabera, jende gehiago edo gutxiago dabil eta ilara ere halakoa da Geltoki kalean duen irteeran. Eguerdi partean bete-bete zegoela iritsi eta modu berean joan da aldapan gora ibilbidea osatzera, hainbat lagun hurrengo bidaiaren zain utzita. Arratsaldeko lehenak, berriz, nahiko hutsik egin ditu.

Familiak eta gaztetxoak dira nagusi, baina edonork du doan trenera igotzeko aukera, 20:00ak arte.

 

 

Erlazionatuak

Txu txu trena

Maitane Aldanondo 2020 urt 04 Ekonomia