Ariane Nsilulu & Shine Gospel, Manuel Lekuonan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abe. 28a, 20:52

Talde frantziarrak ohiko espiritualekin eta ukitu berritzaileko abestiekin osatu zuen errepertorioa.

Eliza kantak dira gospela, baina aspaldi irten ziren haietatik eta askotariko agertokietara iritsi. Eguberriak data aproposa izaten dira halakoak entzuteko, eta horregatik, akaso, Ariane Nsilulu & Shine Gospel taldeak Lasarte-Orian emanaldia egin zuen atzo. 

Gospel tradizionaleko abesti herrikoiak eta joera berriagoetakoak uztartu zituzten kultur etxeko agertokian. Pianoa, gitarrak eta kaxa lagun, lau abeslariek R&B, jazz, soul edota reggae ukituko kantak abestu zituzten. Bakarlaria aldatzen joan zen abesti batetik bestera, koruan sartu eta irten. 

Ikusleekin jolastu zuten, barreak eraginez. Kantuan eta txaloan egin arazi zieten, eta beste batzuk baino hobeak direla esanez eskertu ahalegina.