Jaiotza lehiaketako sariak banatu ditu Danok Kidek

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abe. 28a, 14:23

27. urtez burutu duten lehiaketan 12 jaiotza aurkeztu dituzte 66 partaidek. Parte hartzaileei "egindako lana eta ilusioa" eskertu diete Danok Kideko arduradunek. 

Haur eta guraso ugari bildu da Danok Kide elkartearen egoitzan jaiotzen lehiaketako sari banaketa ikustera. Gaztetxoetako askok sarien bat eskuratzeko itxaropenarekin egin dute haraino bidea, eta asko ez dira esku hutsik joan.

Zorionak eta eskerrak emanda hasi du sari banaketa Isabel Zuaznabarrek, "zuen parte hartzea gabe lehiaketarik egongo ez baitzen". Irudimenari eragin eta talde lanean aritzeko gaitasuna txalotu dituzte antolatzaileek, ahalegin horretatik ateratako irakaspena nabarmenduta. Zuaznabarrek eta Jesus Mari Egizabalek adierazi zutenez, pozik daude partaideek erakutsitako mailarekin, ez ordea,  jaiotza kopuruen murrizketarekin. Orotara, 66 lagunek parte hartu dute, 12 jaiotza eginda. Edonola, gutxiago izate hori baliatu dute sari gehiago banatzeko. Hala proposatu zuten epaile izan diren Pilar Domingo eta Eva Lizarraga herritarrek eta arduradunek onetsi. Hala, hiru eman dituzte kategoria bakoitzean, alegia, ohi baino bat gehiago; eta 10-13 urte artekoan, gainera, bi hirugarren  izan dira. 

Porlana, kafe kapsulak, buztina, poliestirenoa... askotariko materialak baliatu dituzte partaideek jaiotzak egiteko. Sorkuntza "oso artistiko eta oso delikatu" horiek urtarrilaren 7a arte ikusgai daude, lau, San Pedro parrokian, eta  gainerako zortziak, Azpeitia altzari dendan. zortziak, saltokian.

6-9 urte:

1. Saria: Emma Carret, Oihan López, Aizpea Rodríguez, Izaro Bautista eta Marcos Antolin. Kafe kapsulak.

2. Saria: Alain García, Axier Peña, Haizea Heras, Sara Rodriguez, Lucía Alonso, Arhane Peña, Maialen Gorostide, Iker Canales, Itxaso Zabala, Oihane Portuburu, Elsa Ezquerra, Nahia Pérez, Aroa Corral eta Ane Amenabar. Buztina eta ehuna.

3. Saria: Neymar Guarnido. Saskitxo batean egina.

10-13 urte:

1. Saria: Luken Egizabal, Telmo Egizabal, Lier Fernández, Garazi Almagro, Amets Ibarzabal, Oier Ipinza, Iugatz Almagro, Alba Calvo, Jon Medina, Amets Fernández, Irati Maya, Nahia Sánchez, Mirari Martín, Dario Urdiain, Saray Lobato, Miren Izagirre. Buztina, margoa eta barniza.

2. Saria: Mikel Zandraa, Isabella Bondar, Mireia Palacios, Luna Santamaria eta Eneko Pérez .Buztina, margoa, spray eta barniza.

3. Saria (A): Daniela Marcos, Koan Rodríguez, Aritz Piquer, Inés Arruarte, Eneritz Odriozola eta Nayla Portuburu. Papera eta argiak

3. Saria (B): Markel eta Maialen. Dantzariekin egina. 

14-17 urte:

1. Saria: Cristina Beares, Ane Pascual, Irati Martija, Marina Arruabarrena, Uxue Vega, Iraia Cubillo eta Janire Bajo. Buztina eta oihala. 

2. Saria: Saioa Gestoso, Oihana Morán, Yahisa Rodríguez, Carla Toquero, Olatz Unanue eta Andrea Lobato. 

18 urtetik aurrera:

1. Saria: Ana Belén Sanchez. Harria eta alanbrea.

2. Saria: Jaione Goenaga San Sebastián. Porlana, harria eta zakua.

3. Saria: Sergio Revuelta León. Egurrezko tapoi eta makiltxoak.