Alboka eta Nayade abesbatzak, Ama Brigitarren komentuan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abe. 21a, 17:02

Gabonetako kontzertua egin zuten atzo arratsaldean beteta zegoen kaperan.

Eguberriak etxeko atarian dira eta musika beti da halako egunak ospatzeko bide aproposa. Hala, Albokak Gabonetako kontzertua egin zuen atzo iluntzean Ama Brigitarren komentuan. 

Kapera beteta, garai honetako abesti ezagunekin atondutako errepertorioa eskaini zuten. Jantzi ere, baserritar jantzita egin zuten emanaldia. Bestak beste, bi euskal gabon kanta. Emakumezkoak aurrekaldea utzi eta alboetan jarri ziren. Mikel Urreizti bakarlariak Elurra mara mara kantantu zuen, eta Seskatxo bat gainerako gizonezkoek lagunduta. Denak berriro elkartuta, Jingle bell rock alaiarekin amaitu zuten beraien zatia.

Lierni Zabalok flautak, Eneko Zabalok eta Iban Arruabarrenak biolina eta Amaia Dorronsorok piano jota lagundu zituzten Montse Latorrek gidatutako abeslariak zenbatik piezatan.

Emanaldiaren bigarren zatian Irungo Nayade abesbatza aritu zen. Emakumezko korua da,  ahots zuriz osatua. Alaitz Urkiak zuzentzen du irailetik. Emanaldia kaperaren atzeko aldetik hasi zuten, abestiak aurrera egin ahala, eurak ere aldare ingurura hurbilduta. Bertatik, bost pieza abestu zituzten adi entzuten zuen publikoaren gozamenerako.

Saioa biribiltzeko, berriz, El noi de la mare eta Cantique de Noël abestu zituzten bi koruek elkarrekin.