"Romeo eta Julietaren" zirko bertsioa ekarri du Markeliñek

Txintxarri Aldizkaria 2019ko abe. 15a, 10:30

William Shakespeareren klasikoaren aldaera berezia den Julietas. Romeo circo antzeztu du Manuel Lekuona kultur etxeko oholtza gainean.

"Romeo eta Julieta" William Shakespeare idazlearen obra ezagunenetako bat bat da. Markeliñeren proposamenak kontakizuna mantendu arren, berezitasun ugari erakutsi dizkie kultur etxeko ikusleei. Kapela jokoa eta zirkua. Bi elementu horiek ez dira jatorrizko antzezlanean ageri, baina honetan  ezinbestekoak dira.  Buruan duenak hitz egiten du, pertsonaia bilakatzen da, Romeo, Julieta edo narratzailea. Hala, Montesco eta Capuleto sendien arteko ezinikusiari jaramon egin gabe maitemindu egingo diren bi nerabeen istorioa kontatzen dute, baina modu berezian. Akrobaziak, oreka eta zirku teknikan oinarritutako mugimendu ikusgarriekin adierazten baitituzten pertsonaia horien sentimenduak. 

 

Erlazionatuak

Markeliñe-Julietas, Romeo Circo

Txintxarri Aldizkaria 2019 abe 15 Kultura