Ingurumenaren zaintza plazara atera du Aste Berdeak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urr. 12a, 12:06

Astelehenetik gaur arte, kutsaduraren inguruko kontzientzia hartzea lantzen ari dira Okendo plazak. Herriko kutsadura iturriak eta zantzuak ezagutzeko ibilbidea bertan behera utzi dute jende faltagatik

Kutsadurarik gabeko hiri baten alde leloa aukeratu dute autengo Aste Berdearen antolatzaileak, Lasarte-Oriako Udala eta Iruñeako Vermican enpresak. Kontzeptu horrekin lotutako ekimen ugari egin dituzte egunotan Okendo plazan jarritako karpa txikian: Hazi bonbak, tetrabrikekin egindako diru zorroak, pestizida naturalak, panpinak...

Atzo arratsaldean, material birziklatuarekin musika tresnak egin zituzten haurrek. Esaterako, komuneko paperaren kartoi zilindoak itxi eta haziekin "maraka" berezi batzuk egin zituzten. Gauza bera bi jogurt pote elkarri itsatsita. Haiek egiten eta apaintzen tarte atsegina igaro zuten haurrek, eta bide batez, etxean dituzten ohiko gauzekin beste berri batzuk egitea dutela. 

Goizea, Mercero plazara lekualdatu dira Vermicaneko kideak.  11:00etan Ezagutu Lasarte-Oriako kutsadura ibilbidea egitekoak ziren, baina ez da parte hartzailerik agertu eta bertan behera uztea erabaki dute. Asmoa zuten Tximistarretara joatea Okendotik, han airearen kutsaduraren emaitzak ikusi eta aztertzeko. Ondoren, berotegi efektuan eragiten duten gasek eta partikula molekularrek gizakiengan duten eragina azaldu eta haiek murrizteko bideak argitzea aurreikusten zuten. Baita herrian barrena ibilaldia osatuta kutsaduraren zantzuak nola identifikatu irakastekoa. Azkenik, karpan bertan, gune berdeen garrantzia nabarmendu eta kutsadura iturri nagusia den kotxea beharrean bizikleta edo oinez ibiltzearen alde argudiatuta amaitzea espero zuten. 

Paseorik gabe gelditu badira ere, haurrek jolasean aritzeko aukera dute gaur ere. Ez dirudi, ordea, eguzki argiarekin egiteko kafea edo tea dastatzea izango dutenik.