Elkarrekin Lasarte-Oria Puedek bilera irekia egin du

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urr. 11a, 21:20

Kultur etxean egindako saioan Unidas Podemoseko diputatu Pilar Garridok parte hartu du.

Hauteskunde orokorrak izango dira berriro azaroaren 10ean, eta hari begira dago, jada  Elkarrekin Lasarte-Oria Puede. Gaur saio irekia egin dute Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi geletako batean. Bertan zeuden, besteak beste, David Ares zinegotzia, Pilar Garrido Unidas Podemoseko diputatua edota Donostialdeako batzarkide David Oliden. 

Hasteko, Espainiako gobernua osatzeko PSOE eta Unidas Podemos-ek udan egindako bileren nondik norakoen berri eman zuen Garridok, akordioa posible egin ez duten arrazoiak azalduta. Parte hartu zuten dozena bat herritaren galderei ere erantzun zien diputatuak. Ondoren, aurrera eramango duten kanpaina izan zuten hizpide.