Rafaela Romero mugikortasun eta lurralde antolaketa foru diputatuak Lasarte-Oriako beharrak ezagutu ditu

Jesus Zaballos alkatearen eskaerari erantzunez bildu dira, Iñaki Prego mugikortasun zuzendari nagusia eta Miguel Angel Crespo lurralde antolamendu zuzendari nagusiarekin batera. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun eta lurralde antolamenduko ordezkariak Lasarte-Orian izan berri dira. Jesus Zaballos alkateak hala eskatuta, berarekin elkartu dira Rafaela Romero foru diputatua, Iñaki Prego mugikortasun zuzendari nagusia eta Miguel Angel Creso lurralde antolamendu zuzendaria. 

Bilerak udalerriak dituen behar eta arazoen inguruan mintzatu dira, legegintzaldi berri honetan irtenbide egokia bilatze aldera. Landutako gaien artean:

- Txikierdiko bidegorria egitea.

- Donostiara doan autobus linearako geralekua egitea Goiegiko biribilgunean.

- Plazaolako bide berdea burutzeko, txanpinoizalearen tunelaren arazoa konpontzea. Horrek Gipuzkoako bidegorrien sarearekin lotura ahalbidetuko luke Andoaingo norakoan.

- Lasarte-Oriako mugikortasun plana finantzatzeko aukera. 

Era berean, udalerriari eragiten dioten hiri arteko lineen lizitazioaren egoeraz ere galdetu zuen alkateak.