Espainiako gobernua eratzeko akordioen inguruko galdeketa egin du Ahal Dugu-Podemosek

Txintxarri Aldizkaria 2019ko uzt. 19a, 10:45

Ahal Dugu-Podemos alderdiak bere oinarriei galdeketa egin die aste honetan Espainiako gobernua eratzeko PSOErekin egiten ari diren elkarrizketen inguruan. Atzo bukatu zen boza emateko epea. Lasarte- Oriako Ahal Duguren zirkuluan izena emanda dauden pertsona guztiak parte hartzera deitu zituzten alderdiko kideek herrian hainbat afixa jarrita.