Herriko musika taldeei babesa emateko, Lasarte-Oriako Udalak Gaztelekuko entsegu lokalak haien esku jarri ditu. Erabili nahi dituztenek, hilaren 24a arte dute eskaera egiteko. Udaletxeko erregistrora idatzi bat eraman beharko dute, bertan adierazita taldea osatzen duten kideen datuak eta entseguan zein egunetan eta ordutan egin nahi dituzten. Lehentasuna izango dute 30 urtetik beherakoek eta udalerrian erroldatutako kidez osatutako taldeek.
Gaztelekuan bi entsegu areto daude eta haiek erabiltzeko ordutegia astelehenetik igandera, 09:00etatik 00:00etara da.