Guztion Lasarte-Oria 2019 programako epaimahaiak aukeratu ditu aurtengo bost guneak apaintzeko horma irudiak. Guztira 28 bozeto aurkeztu dituzte lehiaketara, Julian Toquero eta Juncal Aguirrek bina egin beharko dituzte, Pablo Astrainek, berriz, bakarra.
Proposamenek gune bakoitzari ezarritarako gaia barneratu behar zuten.
- Michelingo zelaiko sarrera. Gaia: Kirola, oro har. Irabazlea: Pablo Astrain getxoztarraren Jolastu lana aukeratu dute.
- Blas de Lezo 6 kaleko lokala. Gaia: Festak, erraldoiak, danborrada... Irabazlea: Julian Toquero lasarteoriatarraren Sorgin Jaia lana.
- Euskaltegiko sarrera. Gaia: Euskara eta hezkuntza. Irabazlea: Juncal Aguirre donostiarraren Hizkuntza lana.
- Zumaburuko eskolako jolastokia. Gaia: Haurrak. Irabazlea: Julian Toquero lasarteoriatarraren Koloretako Ametsa lana
- Iñigo de Loiola 5 kaleko lokala. Gaia: Librea. Irabazlea: Juncal Aguirre donostiarraren Frame lana.
Gaurtik igandera arte dute muralgileek proposatutako obra egiteko, eta horretarako 200€ jasoko dituzte. Behin muralak amaituta, epaimahaiak deliberatuko du obrak bertan irudikatu dituzten, lehiaketako bost sarien banaketa erabakitzeko. Guztira, 4.750€ bideratu ditu udalak programa honetara.