Hiru orduko erosketa bira

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 26a, 12:14

Atzo 17:00etatik 20:00etara bitartean baliatu zituen bonoak Eskuratu 1000€ kanpainako irabazle Ruben Martinez de Paz-ek

Aterpearen Eskuratu 1.000€ kanpainaren irabazle Ruben Martinez de Paz-ek oso argi zuen zer eta non erosi nahi zuen. Paperean zerrenda eginda zuen deskapotablera igo aurretik argazkiak egiten ari zitzaizkionean. Bide egokiena zein zen ere esan zioten, hiru ordu uste baino azkarrago pasatzen baitira. Dena prest zuela, diru kopuru horren langa gainditu gabe pagotxaren bila joan zen honako establezimenduetara: Bideo lagunak, Nogues, Irigoien optika, Aldaz hortz klinika, Arregi elektronika, Ormazabal loradenda, Iturbe zapatak, Arkupe taberna, Mabel Moda, Buenetxea eta Halcon viajes. Bisitatu zituen saltoki eta zerbitzu bakoitzean 100€ gasta zezakeen gehienez, unean bertan eskuratu zituen produktuak, zerbitzuak, berriz, beste egun batean kontsumitu ahalko ditu.