Bost proiektu aukeratu dituzte kiroldegi berriaren lehiaketaren bigarren faserako

Txintxarri Aldizkaria 2019ko eka. 24a, 11:46

Herritarrek irailean izango dute proposamenei buruzko euren iritzia emateko aukera.

Kiroldegi berriaren diseinurako lehiaketaren epaimahaiak bost proiektu aukeratu ditu lehen fasera aurkeztutako hamalauen artean, beste bat kanpoan geratu zen baldintzak betetzen ez zituelako. 

Balizko alegazioak ebatzitakoan, informazio osagarria eta proiektuaren garapenean sakontzeko eskatuko zaie bigarren fasera heldu diren proposamenei. Hura jasotzean, irailaren 5ean proiektuak jendeaurren jarriko dituzte ikusgai, lasarteoriatarrek nahiz kiroldegiko erabiltzaileek iritzia eman ahal dezaten.