Ideia bat piztu ondoren datorrena

ARGAZKIA: @jannoon028/Freepic

Ikerkuntza eta zientzia kaleko jendearengandik urruti daude askotan. Hala ere, egunerokoa errazten diguten gauza txikiek nahiz ingurua goitik behera aldatu duten berrikuntzek, guztiek, ikerketan dute sorburua. Ideia piztu, landu eta garatu izanaren emaitza dira. Urtetan gogoa, ezagutza eta ordu asko horretara bideratu duten hamaika lagunen ahaleginarena. Hori nahikoa izango ez balitz, gainera, hizkuntzaren muga ere gainditu behar izaten dute maiz. Ingelesa nagusi den esparru horretan, euskaraz jardutea posible dela beste behin erakutsi dute IkerGazte kongresuan. Joan den astean, Baionan, euren lanaren lagin bat erakutsi dutenen artean, gutxienez hiru lasarteoriatarrak dira. txintxarri haiekin harremanetan jarri da aztertzen ari diren horren berri izateko. Zer ote dute esku artean?