Auto klasikoak eta kirol automobilak herrira bueltatuko dira

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 31a, 11:49

Hirugarrenez, Circuit Spirit nazioarteko rallya egingo dute bihar Lasarte Oriako automobil-zirkuitu historikoan barrena. 

1923-1935 urteen artean Lasarte-Orian izandako  nazioarteko auto zirkuitua gogora ekarriko dute bihar Circuit Spirit probarekin.

Rally/paseo kategorian, 1923an fabrikatutako edo matrikulatutako kotxeetatik hasi eta 50 urte dituztenak arte parte hartuko dute. 

Probak erlojupeko zati bat izango du Industrialdea eta Oriako eliza artean. Kirol proba 15:00etatikk eta 19:00etara bitartean aurrera eramango dute. Tarte horretan, Oriaranzko norabidean Zirkuitu ibilbideko eta Oria ibilbideko trafikoa desbideratuko dute Industrialdea eta Ibaiondo arteko bide paralelora.

Automobilak 17:45 aldera helduko dira Lasarte-Oriara, Michelin fabrika ondora, eta geldialdia egingo dute Orian. Han herritarrek kotxean ikusteko aukera izango dute. Ondoren, antzinako zirkuituan barrena ibiliko dira herrira itzuli aurretik. 

18:30ak aldera erregulartasun proba egingo dute italiar erara. 340 metrotako Oriako zuzengunean ibilgailuek 40 segundotan egin beharko dute ibilbidea. Une egokia izango da automobilez disfrutatzeko. 

Udalak bizilagunei eskatu die aipatu ibilbidean kotxerik ez uzteko, proba gauzatu artean, zirkulazioa arintzea erraztuko baitu.