Kirol udalekuetan izena emateko epea zabalik dago

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 10a, 12:02

2007-2010 urteen artean jaiotako haurrei bideratutako jarduera da.

Astelehenetik abian da udal kirol zerbitzuak antolatutako kirol udalekuetan izena emateko epea. Uztailean gauzatuko dute ekimena eta astebeteko iraupena izango du txanda bakoitzak, astelehentik ostiralera. Jardueraren ordutegia 9:30etik 13:00etara da (irteera egunetan 9:00etan hasita). 

Besteak beste, irterrak hordatzetara, surfa, piragua, paddle surfa... egingo dituzte eta jolasen arteko atsedenaldian hamaketakoa emango dite (ogitartekoa, fruta...).

2007, 2008, 2009 eta 2010 urteetan jaiotako haurrek paret hartu ahal izango dute. Taldeak, gehienez, 20 lagunekoak izango dira, eta plazen erreserbak egiteko izan ematearen hurrenkera errespetatuko da.  Izena emateko nahiz informazio gehiago jasotzeko, Maialen Chourraut kiroldegiko bulegora jo behar da.