Lasarte-Oriako pentsiodun mugimenduak biharko manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 10a, 13:33
Lasarte-Oriako pentsiodunak, pasa den urteko ekainaren 16an egindako mobilizazioan.

Protesta ekintza bihar 18:00etan irtengo da Donostiako Alderdi Ederretik.

Lasarte-Oriako pentsiodunen mugimenduak eskualdeko herritarrak deitu ditu bihar Donostian aurrera eramango duten manifestaziora. Pentsiodunak, langileak, emakumezkoak, gazteak... denei eskatu diete Pentsio Sistema Publikoaren aldeko protestan parte hartzeko.

Manifestazioa Alderdi Ederretik abiatuko dute 18:00etan. 17:30ak aldera, lasarteoriatarrak kioskoaren bueltan elkartzen joango dira Lasarte-Oriako pankarta atzean ibilbidea osatzeko asmoz.