Abian dira Lasarte-Oriako literatur lehiaketak

Txintxarri Aldizkaria 2019ko mai. 7a, 10:07

Maiatzen 24a arte aurkez daitezke lanak. 

XXXIII Literatur lehiaketa:

2003 urtean eta aurrekoetan jaiotako euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleak. Lasarte-Orian erroldaturik daudenek parte har dezakete, baina aurreko ekitaldietan sarituak ezingo dute lanik aurkeztu kategoria horretara. 

- Poesia:

  • Euskarazko poesia. Gai, metrika eta luzera librea. 
  • Euskarazko poesiako Lasarte Oria Saria. Gai, metrika eta luzera librea. 1993-2003 artean jaiotakoentzat.
  • Gaztelaniazko poesia. Gai, metrika eta luzera librea. 
  • Gaztelaniazko poesiako Lasarte Oria Saria. Gai, metrika eta luzera librea. 1993-2003 artean jaiotakoentzat.

- Mikrokontakizuna:

  • Euskarazko mikrokontakizuna. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 
  • Euskarazko mikrokotakizuneko Lasarte Oria Saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne.  1993-2003 artean jaiotakoentzat.
  • Gaztelaniazko mikrokontakizuna. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne. 
  • Gaztelaniazko mikrokotakizuneko Lasarte Oria Saria. Gai librea, gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne.  1993-2003 artean jaiotakoentzat.

Kategoria bakoitzeko saria 650€ eta diploma bat da.

XXXII Haur eta Gazteen Literatur lehiaketa:

Lasarte-Oriako Udalaren Kultura Batzordeak antolatuta,herriko haurren eta gazteen literatur sorkuntza bultzatzea eta sustatzea xede du. 

Hiru kategoriatan parte har dezakete 2004 urtean eta ondoren jaiotako haur eta gazteek, adinaren arabera banatuta.

- A kategoria: 2010 urtean eta ondoren jaiotakoak. Euskarazko ipuina. Gai librea, gutxienez folio bat.

- B kategoria: 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak. Euskarazko ipuina. Gai librea, gutxienez bi folio.

- C kategoria: 2004, 2005, 2006 urteetan jaiotakoak.

  • Euskarazko ipuina. Gai librea, gutxienez hiru folio. 
  • Euskarazko poesia. Gai eta metrika librea, gutxienez 60 bertso-lerro. 

Sariak ondokoak dira:

1. saria: 200€ eta diploma. 

2. saria: 150€ eta diploma

3. saria: 100€ eta diploma

Bi lehiaketako lanak Manuel Lekuona kultur etxeko bulegoetan utzi behar dira hilaren 24ko 13:30ak baino lehen. Epe berean ziurtagiritako postaz igortzeko aukera ere badago. 

Urrian ezagutaraziko dituzte irabazleak eta azaroaren 23an banatuko sariak.

Bi lehiaketetako oinarri osoak