Atsobakarreko langileek kalera atera dute beraien protesta

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 30a, 15:25

Azken hilabeteetan bezala, hitzarmena berritzeko akordioa aldarrikatu dute.

Atsobakar zahar egoitzako langileak beste behin kalera irten dira hitzarmen berria eskatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiari. Hilabeteak daramatzate greban, lan baldintza eta soldata hobekuntzak aldarrikatzeko. Gaur goizean udaletxe aurrean hainbat erabiltzailek lagunduta egindako protestan Maite Peña gizarte politiken diputatuaren aurkako oihuak eta turuta soinua nagusi izan dira.