Udal hauteskundeetako mahaien ordezkariak aukeratu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 29a, 12:40

Maiatzaren 26ko udal eta Europako hauteskundetan mahaian egon beharko duten herritarrek jakinarazpen ofiziala jasoko dute datozen egunetan. 

Espainiako Kongresuko eta Senatuko ordezkariak aukeratuta, hurrengo hauteskundeei begira daude jada udal arduradunak. Hala, maiatzaren 26ko udal eta Europako hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa informatikoa egin dute gaur eguerdian ezohiko udalbatzarrean. Oraingoan ere, Norberaren Datuen Babeserako legea tarteko, aukeratuak izan direnen izen-abizenen inizialekin eta jaiotze-datarekin identifikatu dituzte eta zerrenda ez da publiko egingo. Beraz, jakinarazpen ofizial bat jasoko dute hurrengo egunetan ardura egokitu zaienek. 

14.230 lasarteoriatarrek izango dute boza emateko aukera. Hamahiru sekziotan banatutako hogeita bi mahai egongo dira. Bakoitzak hiruna kargu ditu, bi bokal eta lehendakari bat. Haiekin batera, sei ordezko, bina kargu bakoitzeko, aukeratu dituzte. Guztira, 198 lagun izendatu ditu programa informatikoak.