Dantza urbanoak eta parkourra Gaztelekuko udaberriko ikastaroetan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 16a, 17:56

Jarduerak 12 eta 30 urte arteko nerabeei eta gazteei bideratuta daude. Izen ematea hilaren 30a arte zabalik dago. 

Abian da Gaztelekuko ikastaroetan izena emateko epea. Parte hartu nahi dutenek hilaren 30a arte dute, Gaztelekura joan beharko dute. Aurten bi ikastaro emango dituzte: Dantza urbanoa eta parkourra. 

Dantza urbano ikastaroa doakoa da. Maiatzeko larunbatero egingo dute 11:00etatik 13:00etara bitartean. 

  • Maiatzak 4: Shuffle
  • Maiatzak 11: Break Dance
  • Maiatzak 18: Hip-Hop
  • Maiatzak 25: Jumpstyle

Parkour ikastaroa, aldiz, maiatzaren 7tik ekainaren 18ra luzatuko dute. Saioak asteartero egingo dituzte 18:00etatik 19:30era. Izen emateak 9,35 euroko kostua du erroldatutakoentzat eta 37,41 eurokoa erroldatu gabekoentzat.