Ainhoa Martinek zilarra lortu du 200 metro lau estilotan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko api. 16a, 12:17

Dominaz gain, bi errekor berri ere ezarri ditu lasarteoriatarrak.

Buruntzaldea IKTko Ainhoa eta Leire Martin Junior mailako Espainiako Neguko Txapelketan lehiatu dira joan den astean Sabadellen, Bartzelona. Ainhoak zilarrezko domina eskuratu zuen lau estilotan eta Euskadiko errekor berria ezarri du 2'22"30-eko denboran osatuta proba. 200 metro bularrean, aldiz, 2'37"93ko marka ez zen onenen artean amaitzeko nahikoa izan, baina 16 urteko Euskal Herriko errekor berria da. 

Txapelketan, Ainhoa 100 eta 200 metro bular, 200 eta 400 lau estiloetan eta 100 librean aritu zen. Leire, aldiz, 100 eta 200 bizkar probetan, 200 eta 400 lau estiloetan eta 200 bular proban lehiatu zen.